ANTE LA VIOLENCIA DE GÉNERO….¡YO ME IMPLICO,NO ME LAVO LAS MANOS!

Queridos vecinos/as, Durante estos últimos meses hemos pasado por una situación realmente excepcional que ha agravado diferentes realidades de nuestra sociedad, como es el caso de la violencia de género. El confinamiento ha colocado a las víctimas en una posición de riesgo agravado. 

En nuestro propio valle, hemos podido ver en estos días que es una realidad que está mucho más cerca de lo que a veces pensamos. Ante la negativa del grupo de gobierno a condenar estos hechos , así como, a participar en esta campaña, nos vemos en el deber moral de en primer lugar manifestar como grupo municipal del ayuntamiento de Lizoain-Arriasgoiti;

REPULSA a cualquier acto de violencia machista, especialmente hacia los que han tenido lugar en nuestro valle.

SOLIDARIDAD con la víctimas, transmitiendo todo nuestro apoyo para ellas y sus familias.

INVITACIÓN A TODA LA CIUDADANÍA a seguir mostrando su rechazo y su compromiso con la erradicación de la violencia contra las mujeres.

En segundo lugar, invitaros a participar en esta campaña para conseguir entre todos y todas que las víctimas ,así como, sus hijos e hijas se sientan más apoyadas y sepan que sus vecinos y vecinas están con ellas y pueden pedir ayuda.


Bizilagun maiteak:
 
Azken hilabete hauetan, benetan salbuespenezko egoera bat bizi izan dugu, gure gizartearen errealitate desberdinak larriagotu dituena, hala nola genero-indarkeria. Konfinamenduak arrisku egoera larrian jarri ditu biktimak.
 
 
Gure bailaran bertan, esaterako, batzuetan uste duguna baino askoz ere hurbilago dagoen errealitatea dela ikusi ahal izan dugu egunotan. Gobernu-taldeak gertakari horiek gaitzesteari eta kanpaina honetan parte hartzeari uko egiten dionez, lehenik eta behin Lizoain-Arriasgoitiko udal talde gisa zera adierazi nahi dugu:
 
Indarkeria matxistako edozein ekintza GAITZESTEN dugu, batez ere gure bailaran gertatu direnak.
 
Biktimekiko ELKARTASUNA adierazten diegu, haiei eta haien familiei gure babes osoa emanez.
 
HERRITAR GUZTIEI gonbita luzatzen diegu beren gaitzespena eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromisoa erakusten jarrai dezaten.
 
Bigarrenik, kanpaina honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, guztion artean biktimak eta haien seme-alabak babestuago senti daitezen eta jakin dezaten auzokideak beraiekin daudela eta laguntza eska dezaketela.
 

Y te preguntaras….¿Como puedo participar?

Te hemos dejado una mano que simboliza la lucha contra la violencia machista. Tan solo tienes que colocarla en el lugar que prefieras y compartir una imagen con nosotr@s que divulgaremos a través de nuestras redes sociales.


Eta zeure buruari galdetuko diozu… nola parte har dezaket?

Indarkeria matxistaren aurkako borroka sinbolizatzen duen eskua utzi dizugu. Nahi duzun lekuan jarri eta partekatu gurekin irudia; ostean, gure sare sozialen bidez zabalduko dugu.